IV. MODULUA
IV. MODULUA: FAMILIA ANIZTASUNA
Gure taldeak (Endibia taldeak), familia aniztasuna aukeratu dugu gai gisa.
Familia aniztasuna egitura familiar desberdinen existentzia aitortzen duen kontzeptua da. Ez dago familia bakar edo idealik; aitzitik, familia askotarikoak existitzen dira, konposizioaren, harremanen eta funtzioen arabera (Sánchez-Prieto et al., 2023). Familia birparental nuklearraz gain, badaude familia monoparentalak, homoparentalak eta bestelako konfigurazioak ere (Triana Pérez et al. 2019).
NARRATIBA SORTZEKO PROZESUA
Hasieran, helburua adimen artifiziala erabilita ikus-entzunezko produktu bat sortzea zen, aniztasuna modu bisual eta erakargarrian islatuz eta irudi digitalen bidez mezuari indar emozionala emanez. Baina, esperimentazio eta hausnarketen ondorioz, ohartu ginen adimen artifizialaren bidez sortutako irudiek ez zutela gure helburua betetzen; estetikoki erakargarriak izan arren, ez zuten narratibaren benetakotasuna, gertutasuna eta egunerokotasuna islatzen, eta horrek ikuslearengandik urruntzeko arriskua sortzen zuen.
Azkenean, gertutasun falta gainditzeko, bideo dei batek sukaldea proiektuaren ardatz bihurtu zuen, espazio pertsonal eta unibertsal gisa. Antzezlanaren aukera baztertuz, arte plastikoen baliabideak erabili genituen (txotxongiloak, egurra, buztina, etab.), lan intentsiboago baten bidez narratibari koherentzia eta sakontasun emozional handiagoa emateko. Behin bideoa eraikita, IKT ikasgaian aurkeztu genuen eta hor konturatu ginen ikus entzunezkoak hainbat aldaketa behar zituela ikusleentzat erakargarriagoa izan zedin. Beraz, berriro ere hasieratik hasi ginen gure ikus-entzunezkoa sortzen, eta azken batean, hainbeste gora-beheren ostean, lortu nahi genuen emaitzara heldu garela uste dugu.
ZERGATIK TXOTXONGILOAK?
Familia aniztasuna lantzeko, txontxongiloen erabilera baliatu dugu. Amorós eta Pariciok (2005) azaltzen dutenez, txontxongiloa elementu plastikoa da, ekintza dramatiko batean pertsonaia izateko bereziki eraikia, aktore titiritero batek manipulatua, ahotsa eta mugimendua ematen diona. Gainera, haur hezkuntzan hain erabilia den baliabide bat izateaz gain, kulturarteko bitarteko eraginkorrak dira, eta mundu osoko haurren bihotzetara iristen dira. Ebaluaziorako, diagnostikorako, aholkularitzarako eta tratamendurako txontxongiloen erabilerari buruzko hainbat azterlan daude (Barbosa & Carvalho, 2018). Hauek, haurren arreta eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen dute, eta ikaskuntza-prozesuari lotutako beste onura batzuk ere eskaintzen dituzte: hiztegia zabaltzea, inguruko egoeren ulermena sustatzea, logika lantzea eta memoria garatzea, besteak beste. (Moreira Contreras, B. M., 2019).
Hona hemen lan idatzia eta baita bideoa ere. Espero dugu gustoko izatea.



Comentarios
Publicar un comentario