ESQUEMA NARRATIVA DIGITAL
ESQUEMA NARRATIVA DIGITAL: GURE ETXEKO ISTORIOAK
IRUDI PANORAMIKOA: Etxebizitza eraikin batean planteatuta dago, non ikastetxe bateko haur ezberdinak bizi diren, familia egitura, kultura eta egoera sozioekonomiko ezberdinak egonik, atariz-atari bakoitzaren goizeko errutina agertuko da, eskolara joan aurretik egiten dutena.
FAMILIA MOTAK:
SOLAIRUA: Belaunaldien arteko familia: haurra + aitona
SOLAIRUA: Familia homoparentala: 2 ama + semea
SOLAIRUA: Gurasoak gor-mutuak diren familia: aita eta ama gor-mutuak eta seme-alaba
SOLAIRUA: Immigrante familia: ama eta 3 seme/alabak (marrokiarrak)
SOLAIRUA: Guraso bananduak: aita + semea
SOLAIRUA: Gurpildun ahulkian dagoen senitartekoa: gurpildun ahulkian dagoen aita, ama, 2 alaba eta 3 seme
SOLAIRUA: Gurasorik gabeko familia: anaia (handiagoa) + arreba
SOLAIRUA: Dirudun familia: aita + ama + 3 seme/alaba
BIDEOAREN EGITURA
Hasieran, eskolako gela batean haur bat azalduko da, bidioan zehar ikusten joango garen haurrekin eta irakaslearekin batera. Haur hau jostailuzko eraikuntza batekin jolasten ibiliko da eta soilairu bakoitzeko lehioa irikitzen duen bakoitzero, gelako haur bakoitzaren goizeko errealitatea ikusiko du, hau da, nolakoa den bere etxea, norekin bizi den, nork esnatu duen, zer gosaldu duen… Hauek dira solairu bakoitzeko egoera:
SOLAIRUA: Familia modesta. Bizimodua sinplea da; aitonak pentsioa jasotzen du eta haurra zaintzen du egunez. Etxean janari tradizionala prestatzen dute, eta askotan denbora elkarrekin pasatzen dute. Ez dute luxurik, baina maitasuna eta elkartasuna ugari dute.
Etxea: Etxe zaharra eta xumea da, altzari zaharrekin eta oroitzapenez betea: argazkiak, brodatutako mahai-zapiak eta egurrezko altzari klasikoak. Jostailu gutxi dago, baina haurra eskulanekin eta aitonaren ipuinekin entretenitzen da. Salan telebista zahar bat dago, eta beti dago manta bat sofaren gainean.
SOLAIRUA: Bi amak lan egiten dute eta klase ertainetik gertu daude. Etxea moderno eta txukuna da. Janari osasuntsua prestatzen dute eta produktu ekologikoak erosteko ohitura dute. Semeak jostailu berriak eta kultur jarduerak egiteko aukera dauka.
Etxea: Etxe txukuna eta praktikoa da, estilo nordikoarekin apaindua. Eremu irekiak eta argitsuak dituzte, liburuak eta landareak ez dira falta. Semeak bere gela pertsonalizatua dauka: kolore biziko paretak, irudiak eta mahaia ikasteko. Teknologia moderatua erabiltzen dute: ordenagailua, wifi eta argi-leku atseginak.
SOLAIRUA: Ekonomikoki ondo daude; Gurasoek lanpostu egonkorrak dituzte. Alabak gela propioa dauka eta teknologia berria erabil dezake etxean. Asteburuetan aisialdi-jarduera anitz egiten dituzte. Janaria anitza da, jatetxeetara joatea barne. Haurrak eskolan soilik hitz egin dezake euskaraz, izan ere, gurasoekin zeinu hizkuntzan hitz egiten du
Etxea: Diseinu modernoko apartamentua da, espazio zabalekin eta kristalezko ateekin. Etxean azken belaunaldiko tresnak dituzte. Alabak gela zabala dauka, bere liburutegia, irudi gogokoenak eta ordenagailu eramangarri batekin. Etxea garbia eta ordenatua dago eta etxeko timbrea zein iratzargailua argi bidez dute.
SOLAIRUA: Ama bakarrik da eta lanaldi zatituan lan egiten du. Etxeko baliabideak mugatuak dira, baina janaria kulturala eta etxean egindakoa da. Laguntza sozialak jasotzen dituzte eta komunitatearen laguntza garrantzitsua da haientzat.
Etxea: Etxe txikia baina kolorez eta bizitzaz betea. Estalki koloretsuak, alfonbrak eta koraneko esaldiak dituzten apaingarriak daude. Logelak partekatuak dira, eta jostailuak banatuta egoten dira txokoetan. Sukaldea beti dabil lanean: usain biziko janariak eta ama-hizkuntzako musika entzuten da sarri.
SOLAIRUA: Aita alokairuan bizi da, eta lana dauka, baina egoera ekonomikoa ez da erraza. Aitak semea zaintzen du eta janari sinpleak prestatzen ditu. Aste batzuetan semea amaren etxean egoten da.
Etxea: Etxebizitza txikia da, alokairuan. Altzari sinpleak eta funtzionalak dituzte, batzuetan bigarren eskukoak. Gela partekatuak izan daitezke, eta espazio gutxi dago aisialdirako. Telebista bat eta mahaigaineko ordenagailu zahar bat dituzte. Giro lasaia baina batzuetan tentsioduna da, batez ere lanaldien ondoren.
SOLAIRUA: Aitak duela hilabete batzuk kotxeko istripua eduki zuen eta horregatik orain etxean egoera berrira egokitzen ari dira. Amak ordu luzez egiten du lan etxetik kanpo eta horregatik aita egoten da denbora asko haurrekin. Etxeak egoera berrira egokitzen saiatzen ari dira, baina batzuetan, horren ondorioz liskarrak edukitzen dituzte, izan ere, askotan ez dakite ondo nola lagundu eta lehen egiten zituzten gauza batzuk egiteari utzi diote, adibidez, haurrak eskolara bakarrik joaten hasi dira, ardura gehiago hartzen hasi dira, sukaldatzen ikasten ari dira...
Etxea: Etxea eraldatzen hasi dira pixkanaka: ateak zein paretak bota, oztopatzen zuten objetu asko lekuz aldatu, bainuontzia beharrean dutxa ipini… Baina oraindik gauza asko aldatzeko daude.
SOLAIRUA: Anai nagusia arduradun bihurtu da gurasorik gabe. Egoera zaurgarria da: laguntza publikoak jasotzen dituzte, eta janaria batzuetan doako jantokitik jasotzen dute. Nahiz eta zaila izan, elkarri eusten diote eta ahalegin handia egiten dute.
Etxea: Etxea zahartua eta baliabide gutxikoa da. Logela bakarra dute, eta oheak partekatzen dituzte. Altzari gutxi dago: mahaia, bi aulki eta armairu txiki bat. Sukaldeko apalak hutsik egon daitezke sarri, eta giroa tristea izaten da batzuetan, baina anaiak ahalegina egiten du arreba babesteko eta etxea bizigarri bihurtzeko.
SOLAIRUA: Maila ekonomiko altuko familia da. Etxea handia eta moderno da, zerbitzu pribatuak eta aisialdi jarduera ugari dituzte. Elikadura oparoa eta osasuntsua dute, eta bidaiatzeko edo ikasketak ordaintzeko baliabide asko dituzte.
Etxea: Etxe handia eta moderno-modernoa da: bi bainugela, logela pribatuak, eta jolasteko gela bat barne. Dekorazioa dotorea da: artelanak hormetan, altzari diseinatzaileak eta domotika sistema. Sukaldea ekipamendu osoarekin dago eta janaria beti freskoa eta anitza da. Gela bakoitzak bere ordenagailua eta entretenimendu-sistema dauka.
Solairu bakoitzean ikusten den irudia haurra esnatu, gosaldu eta motxila hartzen duenarena da. Haur bakoitzak, koloretako motxila bat edukiko du, aniztasuna errazago islatzeko.
Azkeneko bidio zatian hasierako gelara itzultzen gara non bidioko haur bakoitza errealitate guztiz ezberdinekin gelan aurkitzen diren.
FORMATUA: irudiak + bideoak + ahotsa + musika
"Egilearen testua"
a) Burutu den narratiba eta proiektuaren aurkezpen eskutitza izan behar du
Helburua: burutu den lanaren balioa azpimarratzea. Lanaren justifikazioa Proposatzen den narratiba digitalaren azalpen edota aurkezpena. Zer aurkezten
duzue? Eta zergatik aurkezten duzue hori?
Gure sukaldeetatik jaiotako ideiaren fruitua da, bada, lanari lotura bat emateko asmoz, taldeko dei bat egin genuen, eta, dena delakoa arrazoia, guztiok gure etxeetako sukaldeetan aurkitzen ginen. Hasieran, lanaren haria guztiz ezberdina zen, baina, elkarrizketatan sakontzen hasi ginen heinean, elkarbanatzen genuen, eta elkarrengandik hain ezberdinak ziren lekune horietan jarri genuen fokoa. Izan ere, gaur egun bizi dugun erritmo hain iheskorraren artean, non, egunerokotasuna hutsala bihurtzen den, bada espazio bat bere esentzia bateratzaileari eusten diona, hots, sukaldea. Une batez, atseden hartu, denbora trukatu eta presente egoten garen espazio komuna izan ohi da. Gune honek asko esaten du gutaz, gure izaerarekiko ezaugarri pertsonalagoei edota ezaugarri salbuetsiagoei lotutakoak, baina, nahiz eta, lauhilabete honetako gauzarik garrantzitsuenetako bat fatxadarekin ez geratzea izan den, eskainitako aurkezpen-denbora laburrarekin, horixe transmititu nahiizan dugu, etxe bateko espazio bakar batean hain denbora laburrean hauteman dezakegun aniztasuna.
Bestalde, aniztasuna eta haurren arteko izaeraren lotura bilatu nahi izan dugu, agerikoaz aparte, eta etxeko gune berarekin lotuz. Horregatik memoriara jotzeko hautua egin genuen, funtsean, ahalmen gizatiarra izanik, gure identitatearen parte handienetako batda, hain zuzen ere, identitate memoratiboa dugulako. Gizakiok, oroitzapenez zeharkaturiko narrazio pertsonal baten bidez eraikitzen dugu gure nortasuna. Oraina interpretatzeko eta etorkizunari aurrea hartzeko dugun moduan eragiten du; gure oroitzapenak, esperientziak, ezagutzak eta emozioak nortasuna eraikitzeko erabiltzen ditugun adreiluak baitira. Eta hori da, hain zuzen ere, "sukaldeak" helarazi nahi diguna; hauetako bakoitzaren esentzian dauden xehetasunen batuketa dela oharkabean xurgatzen duguna. Hau da, gauza nabarmenagoak, hala nola, espazioa usutzen edo maizten duten pertsonak, apaintzen duten elikagaiak, baita espazioaren antolakuntza eta osaera bera ere; baina, era berean, badira elkarrizketak, oharkabean hautematen dugun musika, irratian agertzen dena, espazio batek izan dezakeen berotasun-tonua (dekoraziotik at) eta abar dira ñabarduren parte. Haur horiek, beraz, datu eta xehetasun asko xurgatzen dituzte, eta, era berean, memorian gordetzearekin batera, beren identitatea sortzen dute, etengabeko orainaldian galdu gabe.
Era berean, gizartea, eta beraz, familiak, anitzak diren heinean, ikasgelan ere egoera bera hautematen da. Haurrek beren bizipen eta errealitate propioak ekartzen dituzte eguneroko ikaskuntza-prozesura; tradizio, hizkuntza, bizimodu eta balioak barne, esate baterako.
Beraz, ikus entzunezkoaren sorkuntzarako, etxebizitza-eraikin bera erabili dugu, zeinetan, kanpotik berdina dirudienak, barnean oso egoera ezberdinak gordetzen dituen; pertsonekin gertatzen den bezala; izan ere, gela berean pareko haurrak ikusten ditugun arren, etxetik dakartena erabat ezberdina izango da, eta banakoa ongi ulertu eta ezagutu ahal izateko, barnera begiratzeko hautua egin behar dugu. Horretarako, bost ikasleren errutinak baliatu ditugu, zehazki eskolara joan aurretikoa, hau da, espazio berera sartu baino lehen bizitzen duten une jarraia. Espazioen bidez, familiari zuzenean lotuta dauden eta batean bizi diren bost ikasleren goizeko errutina erakusten duen bideo bat sortu dugu, eskolara joan baino lehen agertzen diren uneetan arreta jarriz: arropa aukeratu, gosari-mahaiaren inguruan elkarrizketak, auzoko kaleetan aitatxoren txirrina entzutea… Une txiki hauek dira euren nortasuna eta eguneroko itualak definitzen dituzten piezak. Proiektu honen bidez, familia egitura, kultura jatorri eta egoera sozioekonomikoen aniztasuna islatu nahi izan dugu, eta horiek guztiak modu natural eta errespetuzkoan erakutsi. Irudi panoramiko baten bidez ikuslea eraikinean barrena gidatzen da, ataritik atarira igaroz eta haur bakoitzaren goiza ezagutuz. Horren bidez, ikasle guztien errealitateak legitimoak eta baliotsuak direla erakutsi nahi izan dugu, ikuspegi inklusibo eta hezitzaile batetik abiatuta.
Gure helburua ez zen soilik aniztasuna erakustea, baizik eta ikusleak hausnarketa egitera bultzatzea: zer da "normala"? Zein da gure bizitza eta zein da besteen bizitza? Zer antzekotasun eta desberdintasun daude?. Proiektu honek egunerokotasunean sakontzeko eta enpatia handitzeko tresna sortzen du, non ikasleek beren istorioak partekatuz ikaskuntza bizia eraikitzen duten elkarrekin.
b) Narratiba sortzeko prozesua: non izan dituzue oztopoak, zer islatu nahi izan duzue, zer lotura egin nahi izan duzue aniztasunaren gaiarekin?
Narratiba digitalaren sorkuntza ez da prozesu lineala izan, eta horrek gure lana aberastu du. Hasiera batean, gure helburua zen adimen artifiziala (IA) erabiliz bideo bat sortzea, ikus-entzunezko baliabideen bidez gaur egungo teknologiak eskaintzen dituen aukerak baliatuz, eta aldi berean, aniztasuna modu bisual, erakargarri eta garaikidean islatzea. Gure asmoa zen irudi digitalen bidez mezua indartzea, ikus-entzuleengan eragin bisuala eta emozionala sortuz.
Hala ere, sortze-prozesuan aurrera egin ahala, konturatu ginen IA bidez sortutako irudiek ez zutela gure mezua behar bezala transmititzen. Irudiek generikotasun puntu bat zuten, eta ez zuten errealitatearen konplexutasuna modu esanguratsuan irudikatzen. Irudiak estetikoki erakargarriak izan zitezkeen, baina ez zuten gure proiektuaren arima islatzen: gertutasuna, egunerokotasuna eta benetakotasuna falta zitzaien. Aniztasuna "aurkezten" zuten, baina ez zuten benetan "kontatzen", ez zuten gure pertsonaiak bizi ziren munduaren ñabardurarik jasotzen, eta hortaz, haien istorioekiko enpatiarako zubiak ahulak ziren.
Hori ikusita, beste norabide batean lan egitea erabaki genuen:eskuz egindako elementuekin eta gorputz-adierazpenaren indarrarekin lan egitea. Txontxongiloak eta antzerkia bihurtu ziren gure narrazioaren bihotza. Horrela, lan gehiago eskatzen zuen prozesu batean murgildu ginen, baina emaitza askoz esanguratsuagoa izan da. Gainera, horrek kultura-material eta identitate-elementu ezberdinak modu esanguratsuan sartzeko aukera zabaldu digu; hala nola, jantziak eta etxeko objektuak.
Narratiban islatu nahi izan duguna, funtsean, aniztasuna da, baina estereotipoak saihestuz eta errealitateen aniztasuna ikuspegi erreal, xume eta errespetutsutik jorratuz. Ez dugu soilik jatorri etnikoa edo hizkuntzaren aniztasuna islatu; familia egiturak (aita-ama bakarreko familiak, anai-arreba asko dituztenak, familia isilago edo dinamikoagoak), lan errutinak, bizimoduak eta etxeko espazioen ezberdintasunak kontuan hartu ditugu.
Horrez gain, ikuslearengan enpatia sustatzea izan da gure helburu nagusietako bat. Narratiba hau ez da informazioa helarazteko tresna hutsa; emozioak piztu nahi dituen kontakizuna da. Gure ustez, haur bakoitzaren goizeko errutinak erakutsiz –askotan xehetasun txikien bidez: esnatzea, arropa janztea, gosaria prestatu eta ikastetxera abiatzeko momentua– ikusleari aukera eskaintzen zaio beste haurren eguneroko bizitzetan isil-isilik sartzeko, begirada goxo eta irekiaz. Momentu txikien bidez, besteekin konektatzeko aukera irekitzen da, eta enpatiak, naturaltasunez, bere bidea egiten du.
Horrek guztiak laguntzen du aniztasuna normalizatzea eta balio positibo gisa barneratzea. Ez dugu aniztasuna "salbuespen" edo "erronka" gisa aurkeztu nahi izan. Aitzitik, gure kontakizunak erakusten du aniztasuna bizitzaren parte dela, gure ikasgeletan, auzoetan eta komunitateetan etengabe gertatzen den zerbait. Haurrek barneratu behar dute aniztasunean dagoela aberastasuna, eta hori egiteko, narrazio goxo eta gertukoak dira bitarteko eraginkorrenetakoak.
Azken batean, sortutako narratiba honek ez du helburu bakarra aniztasuna "erakustea"; bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu bizikidetza osasuntsua eraikitzeko beharrezko diren balioetan heztea: errespetua, onarpena, jakin-min kulturala, elkarrenganako interesa eta ulermena.
c) Lanean esperientzia edo ekitaldiekin egin dituzuen loturak, egin diren irakurketekin edota ikusi diren bideo, pelikula, eta dokumentalekin sortu dituzuen hausnarketak... Nolabait, integrazio lan bat egin behar duzue.
Narratiba digital hau sortzeko prozesuak gure esperientzia pertsonal eta profesionalekin lotura estua izan du. Lehenik eta behin, hezkuntza-testuinguruan bizi izan ditugun egoerak izan dira proiektu honen abiapuntu nagusietako bat: ikasgelan askotariko jatorriak, hizkuntzak, errutinak eta familia-egiturak dituzten haurrekin lan egiteak aniztasuna modu erreal eta gertukoan lantzeko beharra azaleratu digu. Ikasle bakoitzak bere mundutxoa ekartzen du ikasgelara, eta horrek aberastasuna dakar, baina aldi berean, erronka didaktikoak ere sortzen ditu. Esperientzia horietatik abiatuta, narrazio honek ez du aniztasuna kanpotik begiratzea proposatzen, baizik eta barrutik bizitzea eta ulertzea.
Bestalde, proiektuan oinarri izan dugun "Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean" artikuluak gure ikuspegia aberastu du, batez ere hizkuntzaren transmisioa eta erabilera modu natural eta esanguratsuan sustatzearen garrantzia azpimarratzen duelako. Bertan planteatzen den bezala, haurren arteko elkarreragina eta hizkuntza egoera errealetan erabiltzea funtsezkoak dira euskararen erabilera aktiboa garatzeko. Guk sortutako narratiban, haurrek euren hizkuntza naturalean eta testuinguru esanguratsuan hitz egiten dute, eta horrek hizkuntza erabilgarri eta emozionalki konektatuta dagoen zerbait bihurtzen du, ez soilik helburu akademiko bat.
Halaber, ikus-entzunezko baliabide batzuen bidez ere hausnarketak egin ditugu. Adibidez, “Mi casa es tu casa” bezalako dokumental laburrak edo haur literaturan oinarritutako animazio batzuk ikusi ditugu, non familia desberdinen egunerokoak modu goxo eta errealistan islatzen diren. Horrek inspiratu gintuen geure proiektuan goizeko errutinak aukeratzeko ardatz bezala, bizitzaren atal intimo eta aldi berean unibertsala direlako. Gure ustez, horrek aukera ematen du ikuslearekin konexio emozionala egiteko eta aniztasuna ezagutzeko puntu komunak aurkituz.
Era berean, txotxongiloen eta antzerkiaren erabilera pedagogia aktiboarekin eta ikus-entzunezko adierazpenarekin lotuta dago. Aipagarria da, adibidez, Reggio Emilia pedagogiak objektuen eta materialaren bidez adierazpen artistikoari ematen dion garrantzia. Guk eskuz egindako baliabideak erabilita, haurrek istorioen sorkuntzan parte hartu ahal izan dute, eta horrek identitatearekin eta sormenarekin lotura sendoak sortu ditu. Ez da kontakizun bat pasiboki kontsumitzea; baizik eta norberak eraikitzea, errepresentatzea eta islatzea.
Azkenik, hausnarketa bat gailendu da prozesu osoan zehar: aniztasunaren aurkezpenak ez du balio edukirik ez badakar barnean. Ez da nahikoa jatorri desberdinak irudikatzea; garrantzitsuagoa da kontakizun horiek errespetuz eta egiaz jorratzea. Horregatik, saiatu gara estereotipoak saihesten, eta ikuspegi anitzak modu sotil baina indartsuan aurkezten. Narrazio honek ez du "besteen" istorioa kontatzen, baizik eta "guztion" istorioak bildu nahi ditu, elkarbizitzarako hezkuntza tresna gisa.



Comentarios
Publicar un comentario