IV. MODULUA
IV. MODULUA: FAMILIA ANIZTASUNA Gure taldeak (Endibia taldeak), familia aniztasuna aukeratu dugu gai gisa. Familia aniztasuna egitura familiar desberdinen existentzia aitortzen duen kontzeptua da. Ez dago familia bakar edo idealik; aitzitik, familia askotarikoak existitzen dira, konposizioaren, harremanen eta funtzioen arabera (Sánchez-Prieto et al., 2023). Familia birparental nuklearraz gain, badaude familia monoparentalak, homoparentalak eta bestelako konfigurazioak ere (Triana Pérez et al. 2019). NARRATIBA SORTZEKO PROZESUA Hasieran, helburua adimen artifiziala erabilita ikus-entzunezko produktu bat sortzea zen, aniztasuna modu bisual eta erakargarrian islatuz eta irudi digitalen bidez mezuari indar emozionala emanez. Baina, esperimentazio eta hausnarketen ondorioz, ohartu ginen adimen artifizialaren bidez sortutako irudiek ez zutela gure helburua betetzen; estetikoki erakargarriak izan arren, ez zuten narratibaren benetakotasuna, gertutasuna eta egun...







